Euskonews Aldizkaria:
Auñamendi Entziklopedia:
00046242
Jauregiaren bista orokorra. Hiru eraikuntza nagusiez osatuta dago: Jauregi Zaharra, San Jorge Kapera eta Jauregi Berria. Hauek berriz, beste gorputzez osatuta daude: dorreak, galeriak, eta abar. Praesidium erromatar baten gainean eraikitako Erdi-Aroko jauregia da. Ondoren berregin da eta, Jose eta Javier Yarnoz Larrosa arkitektoek gaur egun duen itxura pentsatu zuten. Talde arkitektonikoaren defentsa izaera nabarmentzen da, dorreekin eta almenadun eta kono-formako erremateekin lortu dena. Ezkerretik eskubira gorputz ezberdinak bereizi daitezke. Ezkerrean, 1413 eta 1414 urteen artean eraikitako Lau Haizeen Dorrea. Bere baoetatik irteten diren balkoi poligonalak edo tribunak nabarmentzen dira. Oinplano karratuko dorrea dauka atxikita. Bere parean, Atalaya Dorrea ikusten da, 1411 eta 1414 urteen artean eraiki zena. Dorretxo zilindriko bat dauka atxikita. Jauregiaren erdian Omenaldiaren Dorrea altxatzen da. Izkinetan lau dorretxo dituen estruktura almenadun batez errematatua dago. Dorre honen aurrean Aljive Dorrea dago. Baxuagoa da eta erremate almenaduna dauka. Omenaldiaren Dorrearen eskuinean Hiru Koroen Dorrea ikus daiteke, 1411 eta 1414 urteen artean eraiki zena. Bere piramide-formako errematea nabarmentzen da. Irudiaren eskuinean, almenez errematatuta dagoen dorre karratu eta zabal bat ikus daiteke. San Jorge Kaperaren aztarnen zati bat da.
OLITE
2482 x 2461 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura zibila
egilea: Archivo Sahats
toponimoa: > NAVARRA > OLITE > OLITE
hitzak: Olite Navarra Nafarroako Erregeen Jauregia jauregia erregea eraikuntza arkitektura taldea fatxada dorrea almena konoa Erdi-Arokoa praesidium Jose Yarnoz Larrosa Javier Yarnoz Larrosa defentsa kapera San Jorge berria zaharra XV hamabost Lau Haizeen Dorrea Hiru Leiho Handien Dorrea Talaia Dorrea Zelatariaren Dorrea Joyosa Guardaren Dorrea Omenaldiaren Dorrea Aljive Dorrea Fuent Dorrea Hiru Koroen Dorrea Dorre Oktogonala
formatua: karratua
beste irizpideak: Kolorea