00043002
XVIgarren mendean eraikitako, gotiko-errenazentista estiloko dorrearen bista. Oinplano karratua eta lau isurkiko teilatua dituen dorrea da. Harlangaitz-hormak ditu, baina eskantzuetan eta baoen markoetan harlandua erabili da. Bere hormetako batean hiru bao irekitzen dira, bi zuzenak eta, bestea, pixkat zorrotza. Azken honen gainean armarri txiki bat ipini da. Eraikuntzaren goikaldean, teilatuaren azpian irekitako leihoak nabarmengarriak dira. Dorrearen inguruan lorategi bat zabaltzen da. Bertan, zuhaixka eta zuhaitz ezberdinak ikus daitezke.
2007/3/3
GORDEXOLA
1536 x 2048 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura zibila
egilea: Gaizka Garamendi
toponimoa: > BIZKAIA > GORDEXOLA > GORDEXOLA
hitzak: Gordexola Bizkaia Ybargoen dorrea dorrea eraikuntza arkitektura harria gotikoa errenazentista sarrera hesia arkua ogiba- leihoa lorategia landaretza
formatua: bertikala
beste irizpideak: Kolorea