00042219
Antzokiaren eta udaletxearen eraikuntza, hiriburu lapurtarraren Liberté plazan kokatuta dagoena. Nicolas Vionnois ingeniariak piloteen gainean eraikitako eraikuntza da. 1842 urtean inauguratu zen. Oinplano karratua eta lau altuera dituen harrizko eraikina da. Beheko solairua, erdi-puntuko arku-segida batez osatuta dago. Erdiko bi pisuetan, bao zuzeneko balkoi ugari irekitzen dira. Bere barandak, fatxadaren maila berdinean daude eta ez dira batere irteten. Bigarren pisuko barandak harrizkoak dira eta, bertan ere, bandera batzuk ikus daitezke. Goiko pisuan leiho zuzenak irekitzen dira. Kasu honetan, pisuaren perimetroa, eraikuntzarena baino pixkat txikiagoa da. Eraikuntzaren inguruan errepide zabal bat iragaiten da.
1998/9/5
BAIONA
5409 x 3527 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura zibila
egilea: Javier Juanes
hitzak: Baiona Bayonne Bayona Lapurdi Iparralde hiria hiribildua kalea plaza etorbidea antzokia udaletxea place de la Liberté Liberté Nicolas Vionnois eraikuntza arkitektura harria fatxada balkoia bandera arkua erdi-puntua arkupea errepidea heskaia kultura
formatua: horizontala
beste irizpideak: Kolorea