Auñamendi Entziklopedia:
00042071
Gela zabal batean kokatuta dagoen harrera-lekuaren irudia. Lurra marmolezkoa da eta, sabaian, urre-koloreko elementu finekin ornatuta dauden moldurak nabarmentzen dira. Gela erdian, mahai bat eta aulki batzuk, alfonbra baten gainean daude. Ezkerrean, beste gela batera daraman ate bat ikusten da. Bere ondoan, txoko batean, atseden-eremu bat dago. Bertan, besaulki batzuk eta mahai txiki bat ikus daitezke. Harrera eta atzealdean dauden eskaileren artean, marmolezko fustea eta kapitel joniarra duten bi zutabe handi agertzen dira. Goiko pisuetara daraman eskailerak, alfonbra gorri bat dauka erdialdean. Eskailera-buruan, horma-hobi bat ikus daiteke. Bertan, busto bat dago. Sarrera erdian, kristal txiki ugariez osatuta dagoen lanpara bat agertzen da sabaitik zintzilik.
1999/9/14
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
5418 x 3498 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura zibila
egilea: Javier Juanes
toponimoa: > GIPUZKOA > DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN > DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
hitzak: Donostia-San Sebastián Gipuzkoa hotela María Cristina ostatua egonaldia eraikuntza Okendo plaza kalea Sustapen Sozietate Anonimoa Chales Mewes erregina Francisco de Urcola Lazcanotegui barnealdea harrera-leku sarrera lanpara dotorea marmola joniarra eskailera bustoa alfonbra mahaia aulkia
formatua: horizontala
beste irizpideak: Kolorea