00039696
Elizako titularrari eskainitako errenazentista estiloko erretaularen bista orokorra. 1574 kontratatu zuen Miguel de Espinalek. Tamaina handiko obra da, banku batez, hiru kaleetan eta lau kaletarteetan banatuta dauden lau gorputzez eta teilatupe batz osatuta dagoena. Kaleetan erliebe ezberdinak agertzen dira eta, kaletarteetan, eskulturak gordetzen dituzten horma-hobiak. Kale nagusia nabarmentzen da. Bertan elementu eta irudi hauek agertzen dira (behetik gora): sagrarioa, San Ebanjelaria, ezkutu bat daramaten aingeru batzuk eta Birjina. Ikonografiari dagokionez, asko dira erretaulan agertzen diren irudiak. Bankuan gizonezko eta emakumezko irudiak agertzen dira. Lehenengo gorputzean Elizako Gurasoak agertzen dira kaletarteetan (San Gregorio, San Jeronimo, San Agustin eta San Anbrosio) eta, kaleetan, Baratzeko otoitzaren eta Atxiloketaren erliebeak. Bigarren gorputzean irudi hauek ikus daitezke: Santo Tomas, San Pedro, San Juan Ebanjelaria, San Lukas, San Markos, San Pablo eta San Andres. Kasu honetan, erliebeak Martirioarena eta San Juanen Ebanjelioaren zabaltzearena dira. Hirugarren gorputzeko eskulturak San Bartolome, San Bernabe, Santiago eta beste apostolu batenak dira. Erliebeetan, Kristo Pilatosen aurrean eta Zigortzea irudikatu dira. Laugarren gorputzean eskultura hauek agertzen dira: gotzain bat bedeinkatzen, San Mateo, Birjina eseria Haurrarekin, bi santu, San Simon eta apostolu bat. Erliebeei dagokienez, Aratzezko koroatzea eta Kalbariorako bideko erorialdia ikus daitezke. Azkenik, teilatupeko protagonista Kristo gurutziltzatua da. Eszena honen ondoan, eskultura hauek ikus daitezke: San Roke, San Jeronimo penitentzigilea, Asisko San Frantzisko estigmak jasotzen eta San Sebastián.
OCHAGAVIA
2475 x 2467 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Erlijio-arkitektura
egilea: Archivo Sahats
toponimoa: > NAVARRA > OCHAGAVÍA > OCHAGAVIA
hitzak: Ochagavía Navarra San Juan Ebanjelariaren Eliza San Juan Ebanjelaria eliza erretaula arkitektura eskultura margoa erliebea Migel de Espinal sagrarioa Birjina San Gregorio San Jeronimo San Agustin San Anbrosio otoitza baratzea atxiloketa Santo Tomas San Pedro San Lukas San Markos San Pablo San Andres martirioa Ebanjelioa zabaltzea San Bartolome San Bernabe Santiago apostolua Kristo Pilatos zigortzea gotzaina San Mateo San Simon koroatzea Kalbarioa San Roke San Jeronimo penitentzigilea Asisko San Frantzisko San Seastian errenazentista
formatua: karratua
beste irizpideak: Kolorea