00034964
Gorputz ezberdinez osatuta dagoen gazteluaren irudia. XIII. mendean Abarca familiako Toda Ruizenarena izan zen gaztelu hau, nahiz eta eraikuntza aurrekoa izan (XII. mendekoa hain zuzen ere). Seguraski, harlangaitz harrizko eraikuntza hau, musulman jatorriko beste eraikuntza baten gainean eraiki zen. Geroago, XVI. mendean (1562 urtean) zaharberritu egin zen. Kanpoko gorputza, gezileihoak dituen horma batez osatuta dago. Izkinean, bastioi baten moduko zilindro-formako estruktura bat agertzen da. Barruan, estruktura almenadun batez errematatua dagoen beste gorputz bat ikusten da. Horma hau, almenez errematatuta dagoen oinplano angeluzuzeneko dorreari atxikita dago. Dorrearen horman gorputz amatakanatu bat nabarmentzen da.
CORTES
2488 x 2454 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura militarra
egilea: Archivo Sahats
toponimoa: > NAVARRA > CORTES > CORTES
hitzak: Cortes Navarra gaztelua gotorlekua arkitektura eraikuntza harria militarra dorrea almena matakana horma harlangaitza dorretxoa XII XIII hamabi hamahiru Toda Ruiz musulmana Abarca bastioia
formatua: karratua
beste irizpideak: Kolorea