00034637
Gain batean kokatuta dagoen ermitaren irudia. XVIIgarren mendeko hasieran, Pedro de Arrese arkitekto arabarrak eraikitako ermita da. Eraikuntza honetan adreilua da nagusi baina, Ebangelioaren aldean, harlanduzko harria ikus daiteke (eraikuntzaren antzinako zati batean). Horma-bular sendo batzuek, tenpluaren alboko hormak eusten dituzte. Horma hauek, arku txiki itsuez osatuta dagoen galeria batez errematatua daude. Fatxada nagusian, bi estilo nahasten dira. Behealdea, harrizkoa eta errenazentismo berantiarreko estilokoa da. Goikaldea berriz, barrokoa da. Fatxada honetan, adreiluzko horman irekitzen den harlanduzko portada nabarmengarria da. Bere gainean, orden erraldoiko pilastren bidez hiru gorputzetan zatituta dagoen taulamendu bat dago. Gorputz hauetako bakoitzean, alboetan pilastrak dituzten eta triangelu-formako frontoiez errematatuta dauden hiru bao irekitzen dira. Alboko baoak horma-hobiak dira eta, bertan, parrokiako patroiak diren San Exteban eta Santa Barbararen eskulturak dituzte. Antonio Loperenak, 1968 urtean tailatutako harrizko eskulturak dira. Fatxada nagusi hau, harrizko gurutze batez errematatua dagoen kanpai-horma batez koroatuta dago. Bere azpian, okulu bat irekitzen da.
ARGUEDAS
2448 x 2442 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Erlijio-arkitektura
egilea: Archivo Sahats
toponimoa: > NAVARRA > ARGUEDAS > ARGUEDAS
hitzak: Arguedas Navarra Virgen del Yugo ermita ermita tenplu harri adreilu barroko errenazentista berantiar eraikuntza arkitektura horma-bular fatxada portada arku erdi-puntu kanpai-horma kanpai okulu pilastra horma-hobi San Esteban Santa Barbara Pedro de Arrese Antonio Loperena
formatua: karratua
beste irizpideak: Kolorea