00032257
Hiriko eraikuntza ospetsuenak dauden plazaren irudia. Eskuinean, zuhaitzen atzean, Nafarroako Erregeen Jauregia dago. Bere teilatuaren gainetik, San Pedro de la Rua Elizaren dorrea ikus daiteke. "La Gallarda" izenaz da ezaguna dorrea. Plazaren parean eta ezkerrean, harlanduzko harrizko eta adreiluzko eraikuntzak ikusten dira. Bere fatxadetan dituzten armarriak nabarmengarriak dira. Udaletxearen antzinako eraikuntza aipatu beharra dago. XVII. mendeko eraikuntza barrokoa da, XIX. mendera arte Lizarrako udaletxea izan zena. Bere fatxada errenazentistak hiru pisu eta zutabe eta pilastra klasikoak ditu. Pisu noblean hiriko bi armarri ikus daitezke eta, beste bat, sarrerako atearen gainean. Azkenik, plazaren erdialdean Monaren edo Zorrotaden iturria dago kokatuta. XVI. mendeko bigarren zatian egindako obra errenazentista da. Aska biribila dauka. Erditik, buruekin ornatutako kapitela duen zutabe txiki bat irteten da. Zutabe honen gainean bola ezkatadun bat dago eta, erremate moduan, Estellako armarria daraman lehoi bat.
ESTELLA - LIZARRA
2465 x 2467 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Paisajeak > Hiri paisajea
egilea: Archivo Sahats
toponimoa: > NAVARRA > ESTELLA - LIZARRA > ESTELLA - LIZARRA
hitzak: Estella - Lizarra Navarra hiria eraikuntza arkitektura San Pedro de la Rua Eliza XVIII hemezortzi dorrea Gallarda San Martin plaza jauregia Nafarroako Erregeak harlandua fatxada adreilua armarria iturria Mona lehoia udaletxea barrokoa errenazentista zorrotada
formatua: karratua
beste irizpideak: Kolorea