Auñamendi Entziklopedia:
00025577
Francisco de Urcolak 1912an eraikitako eraikuntzaren aurrez aurreko bista. San Frantzisko plazan dago. "La Agricola" elkartearen eta Grand Hotelaren egoitza izan da eta, gaur egun, Nafarroako Liburutegi Nagusiarena da. Harria eta adreilua nahasten dituen bost solairuko eraikuntza da. Irudian, goiko hiru pisuak ikusten dira. Pilastra batzuek, hirugarren eta laugarren pisuetako balkoiak banatzen dituzte. Goiko pisuan, balkoien balaustrada harrizkoa da. Eraikuntzaren goikaldean, urdinez margotuta dauden motiboak dituen zirkuluerdi-formako elementu bat nabarmentzen da. Eraikuntzaren estalkia, biribil forma duen estruktura batez eta teila arabiarrak dituen teilatu batez osatuta dago. Alboetan, bi kupula txiki daude. Eraikuntzaren aurrean, San Fratzisko de Asisen Monumentua ikusten da. Harrizko idulki baten gainean dagoen brontzesko eskultura bat da. Zuhaitz batzuek, eraikuntza eta eskultura dauden plaza inguratzen dute.
PAMPLONA / IRUÑA
2481 x 1821 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura zibila
egilea: Archivo Sahats
toponimoa: > NAVARRA > PAMPLONA / IRUÑA > PAMPLONA / IRUÑA
hitzak: Pamplona / Iruña Navarra hiri hiriburu hiri- eraikuntza La Agricola Nafarroako Liburutegi Nagusia Grand Hotel arkitektura fatxada adreilu harri Francisco de Urcola San Fratzisko plaza plaza San Frantzisko monumentu San Fratizko Asiskoa eskultura brontze idulki kupula balkoi
formatua: horizontala
beste irizpideak: Kolorea