00103817
Ermitaren kanpoko bista. Barroko estiloko tenplua da, XVII. mendean eraiki zena. Oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko teilatua ditu. Bere hormak harlangaitzezkoak dira eta luzituta daude, eskantzuak izan ezik. Bertan, harlandua erabili da. Fatxada nagusiari atxikita elizpea dago. Estaltzen duen teilatua egurrezko pilareetan bermatuta dago. Tenplua errematatzen duen kanpai-horma nabarmengarria da. Bertan, barruan kanpai bat duen erdi-puntuko arku bat irekitzen da. Kanpai-horma, harrizko gurutze batez dago errematatuta.
2007/1/27
ERANDIO
2048 x 1536 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Erlijio-arkitektura
egilea: Gaizka Garamendi
toponimoa: > BIZKAIA > ERANDIO
hitzak: Erandio Bizkaia San Mames Ermita ermita San Mames eraikuntza arkitektura tenplua harria harlangaitza elizpea kanpai-horma kanpaia arkua erdi-puntua gurutzea barrokoa XVII hamazazpi adreilua egurra
formatua: horizontala
beste irizpideak: Kolorea