Euskonews Aldizkaria:
Auñamendi Entziklopedia:
00103319
San Bartolome parrokiako elizkizuna. Lehen planoan, eliztarren aurrean, bi kandela handi eta argizaiola txiki bat dituen zutargi bat ikus daiteke. Kandela guztiak piztuta daude, bere funtzioa bizirik dauden familiartekoen etxeko sua hildakoei eramatea baita. Aipamen berezia merezi dute argizaiolek. Amezketa da argizaiolak erabiltzen jarraitzen duen Euskal Herriko herri gutxienetako bat. Nahiz eta igande guztietan piztu, bi dira momentu bereziak: Santu Guztien Eguneko ospakizunak (azaroak 1ean) eta Hildako Fidelen Eguna (azaroak 2an). Argizaiola, itxura antropomorfa duen taula bat da (burua, besoak eta hankak sumatu daitezke). Irudiak ditu zizelkatuta eta, egurraren inguruan, argizarizko metxa luze bat dauka kiribilduta. Muki hau piztu egiten da eta, argizariaren goialdea itzaltzen den einean, hedatu egiten da. Amezketaren kasuan, argizaiolen kokapena kontu interesagarria da ere. Elizako nabea hilerri bat dirudi ("Zementeriua"), 160 baino hilobi gehiago ilaran jarrita baitaude pasillo nagusiaren alboetan. Hilobi guztiak, burdin uztai bat duten haritz edo gaztainondo egurrezko tapa batez estalita daude. Hilobi bakoitza, herriko enbor-etxe ezagunenetariko bati dagokio. Hilobi (edo "yarleku") bakoitzaren gainean, dagokion belaunaulkia ipintzen da eta, bere ondoan, argizaiola. Familia bakoitzeko emakume bat da normalean, bere zaintzeaz eta mantentzeaz arduratzen dena.
1998/11/1
AMEZKETA
5340 x 3516 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Etnografia eta folklorea > Jai eta ospakizunak > Bestelakoak
egilea: Javier Juanes
toponimoa: > GIPUZKOA > AMEZKETA > AMEZKETA
hitzak: Amezketa Amézqueta Gipuzkoa Guipúzcoa Euskadi Euskal Herria País Vasco Tolosaldea ospakizuna erlijioa erlijiosoa meza ohitura erritua hilobi- Guztiak Santuak Fidelak hildakoa hila heriotza familia familiartekoa arbasoa hilobia argizaiola museoa sua etxea biribilkia argizaria pospoloa kandela zutargia metxa muturra gurutzea inskripzioa haritza erkametza ametza euskera euskara eliztarra eliza parrokia San Bartolome atrioa erretaula lauza korua izpia eguzkia eskailera etnografia aulkia belaunaulkia taula antropomorfoa 1 2 bat bi azaroa 2008 udazkena
formatua: horizontala
beste irizpideak: Kolorea